Mezuak

paradoxak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Elkartze kuantikoa eta EPR paradoxa

Irudia
  Asko hitz egin izan da elkartze kuantikoaren inguruan, batez ere EPR paradoxaren baitan. Nahiz eta elkartze kuantikoak fisika klasikoan parekorik ez izan, EPR paradoxan duen eragina ez da dirudien bezain misteriotsua. Hemen elkartze kuantikoa azaltzen saiatuko gara, eta EPR paradoxa zer den eta elkartzeak nola eragiten duen ere azalduko dugu. Elkartze kuantikoa ( entrelazamiento cuántico gazteleraz, quantum entanglement ingelesez), fisika klasikoan parekorik ez duen fenomenoa da. Bi sistema ezberdinen egoera kuantikoak elkarrekin nahastuta daude, eta ezin da sistema bakar baten egoera aztertu bestearenean eraginik izan gabe. Bai sistema bat eta bai bestea gainezarpen kuantikoan daude, eta bi gainezarpenak elkarren artean nahastuta daude. Beherago aztertuko dugu matematikoki, Dirac notazioa erabiliz, nola adierazten den egoera hau. Elkartze kuantikoaren ondorio nagusia da sistema batean neurketa bat egiten bada, beste sistemaren egoeran ere eragina duela. Hau da, sistema bat g...

Aldiberekotasunaren erlatibitatea

Irudia
Sartu ote daiteke 5 metroko makil bat 4 metroko etxola batetan? Zaila dirudi, baina erlatibitate bereziaren luzeren uzkurdurak aukera ematen du. Baina honek ondorio oraindik harrigarriagotara garamatza. Aurreko blog sarrera batean ikusi genuen nola abiada biziz mugitzen diren ordularietan denbora motelago pasatzen den. Argiaren abiaduraren konstantzia dela eta, geldirik dagoen pertsona batek mugimenduan dagoen beste batengan honako aldaketak nabarituko ditu: ordulariak motelago dabiltza eta distantziak txikitu egiten dira. Distantzien txikitzea, edo luzeren uzkurdura, aurreko blog sarreran erabili genuen adibidearen oso antzekoekin ikus daiteke. Trigonometria bera erabili behar da, eta ondorioa oso antzekoa da: tren barnean eserlekutik eserlekura metro bat dagoela neurtzen bada, trena martxan dagoela kanpotik distantzia bera neurtzen bada emaitza txikiagoa jasoko da, metro bat baino gutxiagokoa. Baina honek paradoxa txundigarri berri batera garamatza, denboraren dilatazioa edo luzeren...

Nortonen domoa eta mekanika klasikoaren determinismoa

Irudia
Mekanika klasikoa beti hartu izan da deterministatzat. Haserako baldintzak jakinda, sistemaren eboluzioa ziurtasun osoz jakin zenezake. Hala ez? Hona hemen sistema bat uste hau kolokan jarri zuena lehen mailako fisikarien artean ere. Ahaztu Einsteinen erlatibitatearen teoria, ahaztu fisika kuantikoa, ahaztu argia, elektrizitatea eta elektromagnetismoa, ahaztu hidrodinamika eta gasak. Geratzen dena mekanika klasikoa edo newtondarra da, Newtonen hiru legeak eta grabitazio newtondarra, eguneroko esperientziak: sagarra zuhaitzetik erortzen, plano inklinatuak, zaldiak gurdiei tiraka, malgukiak eta penduluak, ibilbide parabolikoak, Lurraren orbita. Hau da fisikarien paradisua: indarrak eta azelerazioak, masak eta bultzadak; ez dago erlatibitatearen paradoxarik, ez eta mekanika kuantikoaren matematika abstrakturik ere. Baina noizean behin sortzen da ideia berriren bat, mekanika klasikoa bera ere kolokan jartzen duena.   Hemen dakarkizuegun hau John Norton filosofari australiarrak propos...

Bikien paradoxa eta denboraren dilatazioa

Irudia
20 urteko bikiak ditugu: bat etxean geratzen da eta besteak espazioan zehar bidaiatzeari ekiten dio. Etxera itzultzean 40 urte ditu. Etxean geratu denak, berriz, 60. Einsteinen erlatibitate bereziaren ondorioetako bat da, eta bere zergatia ulertzea uste baina errazagoa da. Ikus dezagun! Bikien paradoxak txundigarria dirudien arren, bera ulertzea eta denbora diferentzien jatorria aurkitzea benetan erraza da! Oso oinarrizko bi printzipio, eta trigonometria apur bat besterik ez da behar. Denboraren dilatazioa edo zabalkuntzaren kontzeptua ikusiko dugu, hau baita bikien paradoxaren atzean dagoen arrazoi bakarra. Geldi dagoen pertsonak ikusten du nola mugimenduan dagoen pertsonaren ordularia motelago dabilen, eta honek eragiten du etxean geratu den bikia gehiago zahartzea espazioan zehar ibili dena baino. Batzuk gogoratuko zarete Interstellar filmean nola espaziontzian geratzen den Romilly 23 urte zahartzen den besteak orduerdiko misioa egin bitartean; hau beste efektu bat da, grabita...