Mezuak

azalpenak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Inflazioa: Big Bangaren lehen uneak

Irudia
Ezaguna zaigu Big Bangaren teoria eta ondo errotuta dago fisikarien artean, baina unibertsoak baditu ezaugarri batzuk Big Bangak soilik azaldu ezin dituenak. Inflazioaren eredua Big Bangaren lehen uneetan kokatzen da, eta ezaugarri hauetako batzu azaltzeko gai da. Unibertsoaren jatorria azaltzen duen Big Bang teoria nahikoa ondo zehaztuta badago ere, zalantza asko daude bere lehen uneen inguruan. Teoriak dio gure unibertsoa duela gutxi gora behera 14 mila milioi urte zegoen singularitate batetik sortu zela, eta unibertsoa etengabe hedatzen egon dela gaur arte. Big bang teoriaren onarpen orokortua 1964an etorri zen, CMBa delakoaren aurkikuntzarekin. CMB edo Hondoko Mikrouhin-Erradiazioa ( Cosmic Microwave Radiation ingelesez) Lurretik antzeman dezakegun erradiazio elektromagnetikoa da, unibertsoaren mutur-muturretik datorkiguna. Kosmosean urruneko objetuak ikusten ditugunean, orduan eta urrunago begiratu orduan eta gauza zaharragoak ikusten ditugu, argiaren abiadura finitua dela et...

Elkartze kuantikoa eta EPR paradoxa

Irudia
  Asko hitz egin izan da elkartze kuantikoaren inguruan, batez ere EPR paradoxaren baitan. Nahiz eta elkartze kuantikoak fisika klasikoan parekorik ez izan, EPR paradoxan duen eragina ez da dirudien bezain misteriotsua. Hemen elkartze kuantikoa azaltzen saiatuko gara, eta EPR paradoxa zer den eta elkartzeak nola eragiten duen ere azalduko dugu. Elkartze kuantikoa ( entrelazamiento cuántico gazteleraz, quantum entanglement ingelesez), fisika klasikoan parekorik ez duen fenomenoa da. Bi sistema ezberdinen egoera kuantikoak elkarrekin nahastuta daude, eta ezin da sistema bakar baten egoera aztertu bestearenean eraginik izan gabe. Bai sistema bat eta bai bestea gainezarpen kuantikoan daude, eta bi gainezarpenak elkarren artean nahastuta daude. Beherago aztertuko dugu matematikoki, Dirac notazioa erabiliz, nola adierazten den egoera hau. Elkartze kuantikoaren ondorio nagusia da sistema batean neurketa bat egiten bada, beste sistemaren egoeran ere eragina duela. Hau da, sistema bat g...

Mareak eta ilargia - Ez doaz elkarrekin

Irudia
Itsas mareak azaltzeko erakutsi izan zaizkigun irudietan ikusten da nola itsasgora ematen den ilargia justu gainean dugunean edo justu Lurraren beste aldean dagoenean. Baina, ilargiaren datuak eta mareenak alderatzen baditugu, ikusiko dugu hau ez dela gertatzen eta ordu batzutako aldea dagoela bi gertaeren aldean. Zergatik? Aztertzeko kasu errazena hartuko dugu. Demagun ilargi betea dugula: ilargia eta eguzkia Lurraren aurkako aldeetan egongo dira, eta ilargia justu gainean izango dugun unea gauaren erdia izango da. Esan bezala, aurreko irudia begiraturik eta irudi honekin beti azaldu izan zaigun bezala, une horretan itsasgora izan beharko genuke. Egiazta dezagun, www.timeanddate.com webguneko datuak erabiliko ditugu. Azaroak 19a hilbete izan zen. Egun horretan, ilargiak aurreko gaueko 0:36etan igaro zuen gure meridianoa; ordu horretan zegoen gure pare-parean. Beraz, esperoko genuke itsasgora ere ordu horretan izatea. Taulak begiratuz, ordea, ikusi dezakegu Donostian 4:11etan eman zel...

Gainezarpen kuantikoa

Irudia
Fisika kuantikoko ezaugarri nagusietako bat Egoera Gainezarpena da. Honi esker ulertu ahal izango ditugu, formalitate apur batez, Schrödingerren katuaren paradoxa, Bell teorema, edo mekanika kuantikoaren beste hainbat ondorio nagusi. Mekanika kuantikoko beste hainbat ezaugarri bezala, matematika abstraktu baina oso arruntez ondo uler daiteke. Gainezarpen Kuantikoa (ingelesez quantum superposition , edo gazteleraz superposición cuántica ) da sistema baten egoera bat non bere ezaugarri fisikoek balio jakin bat ez duten. Gainezarpen honi esker esan genezake, ziurgabetasun printzipioari buruzko gure blog sarreretan esaten genuen bezala, objektu baten posizioak edo abiadurak, bietako batek, balio jakinik ez duela. Baina posizioa eta abiadura ez dira behagarri aproposak gainezarpen kuantikoa ulertzeko. Magnitude fisiko jarraiak direnez (edozein balio posible izan dezakete) matematikoki aztertzeko zail xamarrak dira. Badaude behagarri aproposago batzu, neurtzen den magnitude fisikoak bi ba...