Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2022

Bell Teorema - errealitatearen benetazko izaera

Irudia
Bell teoremak errealitate fisikoaren izaera nolakoa den neurtzeko aukera ematen du, funts funtsean ea mekanika kuantikoaren legepean dagoen edo determinismoaren eta mekanika klasikoaren erreinuan mugitzen den erabakitzekoa. XX mendearen lehen hiru hamarkadak amaitzerako mekanika kuantikoa erabat zehaztua zegoen teorikoki eta matematikoki, eta fisikari gehienek sortutako bi adar berriri ekin zieten: mekanika kuantikotik haratago zegoen eremu-teoria kuantikoari, eta fisika kuantikoaren aplikazioei (hala nola fisika atomikoa edo nuklearra). Mekanika kuantikoaren esanahia zein zen, eta nola aldatzen zuen errealitaten inguruan dugun pertzepzioa, dena den, airean zegoen. Einstein gogor saiatu zen mekanika kuantikoaren ondorio filosofikoei aurre egiten, EPR paradoxa izanik saiakuntza horien artean indartsuenetarikoa. Fisika klasikoko determinismoa alde batera uztea galera handia zen, eta gure pertzepzioan jauzi oso handia zen ziurgabetasun printzipioa bezalako ideiak barneratzea. Beste ald