Mezuak

mekanika klasikoa etiketa duten argitalpenak ikusgai

Bell Teorema - errealitatearen benetazko izaera

Irudia
Bell teoremak errealitate fisikoaren izaera nolakoa den neurtzeko aukera ematen du, funts funtsean ea mekanika kuantikoaren legepean dagoen edo determinismoaren eta mekanika klasikoaren erreinuan mugitzen den erabakitzekoa. XX mendearen lehen hiru hamarkadak amaitzerako mekanika kuantikoa erabat zehaztua zegoen teorikoki eta matematikoki, eta fisikari gehienek sortutako bi adar berriri ekin zieten: mekanika kuantikotik haratago zegoen eremu-teoria kuantikoari, eta fisika kuantikoaren aplikazioei (hala nola fisika atomikoa edo nuklearra). Mekanika kuantikoaren esanahia zein zen, eta nola aldatzen zuen errealitaten inguruan dugun pertzepzioa, dena den, airean zegoen. Einstein gogor saiatu zen mekanika kuantikoaren ondorio filosofikoei aurre egiten, EPR paradoxa izanik saiakuntza horien artean indartsuenetarikoa. Fisika klasikoko determinismoa alde batera uztea galera handia zen, eta gure pertzepzioan jauzi oso handia zen ziurgabetasun printzipioa bezalako ideiak barneratzea. Beste ald...

Nortonen domoa eta mekanika klasikoaren determinismoa

Irudia
Mekanika klasikoa beti hartu izan da deterministatzat. Haserako baldintzak jakinda, sistemaren eboluzioa ziurtasun osoz jakin zenezake. Hala ez? Hona hemen sistema bat uste hau kolokan jarri zuena lehen mailako fisikarien artean ere. Ahaztu Einsteinen erlatibitatearen teoria, ahaztu fisika kuantikoa, ahaztu argia, elektrizitatea eta elektromagnetismoa, ahaztu hidrodinamika eta gasak. Geratzen dena mekanika klasikoa edo newtondarra da, Newtonen hiru legeak eta grabitazio newtondarra, eguneroko esperientziak: sagarra zuhaitzetik erortzen, plano inklinatuak, zaldiak gurdiei tiraka, malgukiak eta penduluak, ibilbide parabolikoak, Lurraren orbita. Hau da fisikarien paradisua: indarrak eta azelerazioak, masak eta bultzadak; ez dago erlatibitatearen paradoxarik, ez eta mekanika kuantikoaren matematika abstrakturik ere. Baina noizean behin sortzen da ideia berriren bat, mekanika klasikoa bera ere kolokan jartzen duena.   Hemen dakarkizuegun hau John Norton filosofari australiarrak propos...

Dzhanibekov efektua

Irudia
Hemen Dzhanibekov efektua edo erdiko ardatzaren teorema erakusten duen bideo harrigarri bat: Bideoan zero grabitatean ikusten da efektua, baina berez efektua berdin-berdin ematen da Lurrean ere. Kontua da Lurrean, horrelako objektu bat airean biraka jarriz gero, efektua garbi ikusterako objektua lurrera erortzen dela. Efektu hau hiru ardatz nagusien inertzia momentuek erlazio konkretu bat betetzen dutenean ematen da. Zehazki, ardatz baten inertzia momentua beste biena baƱo askoz ere txikiagoa izan behar da, eta beste bien artean, bat bestea baina apur bat handiagoa. Esan daiteke ping pong palek erlazio hauek betetzen dituztela, eta saiatu zaitezkete airera bota eta 3 ardatzen inguruan birarazten. Ikusiko duzue nola ardatzetako batek ez duen garbi biratuko eta okertuko zaizuen! Ondorengo bideoan ikus daiteke ping pong palekin gertatzen dena: Efektu honen atzean dagoen fisika mekanika newtondarra besterik ez da, ez dago fisika modernoagorik, baina matematikoki gertatzen ari dena frogatze...