Dzhanibekov efektua

Hemen Dzhanibekov efektua edo erdiko ardatzaren teorema erakusten duen bideo harrigarri bat:

Bideoan zero grabitatean ikusten da efektua, baina berez efektua berdin-berdin ematen da Lurrean ere. Kontua da Lurrean, horrelako objektu bat airean biraka jarriz gero, efektua garbi ikusterako objektua lurrera erortzen dela.

Efektu hau hiru ardatz nagusien inertzia momentuek erlazio konkretu bat betetzen dutenean ematen da. Zehazki, ardatz baten inertzia momentua beste biena baño askoz ere txikiagoa izan behar da, eta beste bien artean, bat bestea baina apur bat handiagoa. Esan daiteke ping pong palek erlazio hauek betetzen dituztela, eta saiatu zaitezkete airera bota eta 3 ardatzen inguruan birarazten. Ikusiko duzue nola ardatzetako batek ez duen garbi biratuko eta okertuko zaizuen! Ondorengo bideoan ikus daiteke ping pong palekin gertatzen dena:

Efektu honen atzean dagoen fisika mekanika newtondarra besterik ez da, ez dago fisika modernoagorik, baina matematikoki gertatzen ari dena frogatzea konplexua da. Dena den, Terence Tao matematikari handiak kualitatiboki efektua nola esplika daiteken azaldu zuen. Testua ingelesez dago, baina interesa duzuenontzat oso argigarria da:

https://mathoverflow.net/a/82020


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Gainezarpen kuantikoa

Elkartze kuantikoa eta EPR paradoxa

Zizarezuloaren afera: zer gertatu da