Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2021

Elkartze kuantikoa eta EPR paradoxa

Irudia
  Asko hitz egin izan da elkartze kuantikoaren inguruan, batez ere EPR paradoxaren baitan. Nahiz eta elkartze kuantikoak fisika klasikoan parekorik ez izan, EPR paradoxan duen eragina ez da dirudien bezain misteriotsua. Hemen elkartze kuantikoa azaltzen saiatuko gara, eta EPR paradoxa zer den eta elkartzeak nola eragiten duen ere azalduko dugu. Elkartze kuantikoa ( entrelazamiento cuántico gazteleraz, quantum entanglement ingelesez), fisika klasikoan parekorik ez duen fenomenoa da. Bi sistema ezberdinen egoera kuantikoak elkarrekin nahastuta daude, eta ezin da sistema bakar baten egoera aztertu bestearenean eraginik izan gabe. Bai sistema bat eta bai bestea gainezarpen kuantikoan daude, eta bi gainezarpenak elkarren artean nahastuta daude. Beherago aztertuko dugu matematikoki, Dirac notazioa erabiliz, nola adierazten den egoera hau. Elkartze kuantikoaren ondorio nagusia da sistema batean neurketa bat egiten bada, beste sistemaren egoeran ere eragina duela. Hau da, sistema bat gaine

Mareak eta ilargia - Ez doaz elkarrekin

Irudia
Itsas mareak azaltzeko erakutsi izan zaizkigun irudietan ikusten da nola itsasgora ematen den ilargia justu gainean dugunean edo justu Lurraren beste aldean dagoenean. Baina, ilargiaren datuak eta mareenak alderatzen baditugu, ikusiko dugu hau ez dela gertatzen eta ordu batzutako aldea dagoela bi gertaeren aldean. Zergatik? Aztertzeko kasu errazena hartuko dugu. Demagun ilargi betea dugula: ilargia eta eguzkia Lurraren aurkako aldeetan egongo dira, eta ilargia justu gainean izango dugun unea gauaren erdia izango da. Esan bezala, aurreko irudia begiraturik eta irudi honekin beti azaldu izan zaigun bezala, une horretan itsasgora izan beharko genuke. Egiazta dezagun, www.timeanddate.com webguneko datuak erabiliko ditugu. Azaroak 19a hilbete izan zen. Egun horretan, ilargiak aurreko gaueko 0:36etan igaro zuen gure meridianoa; ordu horretan zegoen gure pare-parean. Beraz, esperoko genuke itsasgora ere ordu horretan izatea. Taulak begiratuz, ordea, ikusi dezakegu Donostian 4:11etan eman zel