Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2022

Andromeda galaxiaren itxurazko tamaina pentsatuko genukeena baina handiagoa da

Irudia
Andromeda galaxiaren argazki ohikoenean ikusten dugun diskoa oso txiki imaginatzen dugu gaueko zeruan, begi hutsez edo kataleju batzuz doi doi ikusteko modukoa. Egiatan, baina, argazki horietan ikusten den galaxia espiralak gure zeruaren zati handi xamar bat okupatzen du; irudi hori begi hutsez ikusiko bagenu, ilargia baina 6-8 aldiz handiago ikusiko genuke . Andromedaren benetako eskala Ilargiarekin alderatuta Esan izan da Andromeda edo M31 galaxia dela begi hutsez ikus daitekeen objekturik urrunena. Bere bila begi hutsez edo katalejuz ibili direnek badakite izar oso txiki baten tamainan ikusten dela, Andromeda konstelazioan, eta inguruko izarretatik bereizten dela bere itxura txapalagatik. Andromeda begi hutsez Begi hutsez ikusten dena, baina, galaxiaren nukleo zentrala besterik ez da. Nukleoaren inguruan dauden izar eta gasek eta bere beso espiralek ez dute nahikoa argi ematen begi hutsez ikusteko. Andromedaren ohiko argazkietan erakusten dena, berriz, galaxia osoa da eta nukleo ze

Game of Life: Bizitzaren Jokoa

Irudia
Arau gutxi eta errazeko joko honek erakusten du nola hasierako baldintza ezberdinetatik abiatuta posible den sistema batek bilakaera oso ezberdin eta konplexuak izatea. Bizitza bera ere (jaiotza, heriotza, ugalketa) simulatzeko gai da. Arauak Laukiz osaturiko taula batean jokatzen da. Lauki bakoitza bizirik ala hilik egon daiteke, eta hurrengo belaunaldian nola egongo den bere bizilagunek (bertikalean, horizontalean eta diagonalean) zehazten dute: Bizirik den lauki batek bizirik dauden 2 edo 3 bizilagun baditu bizirik jarraitzen du. Bizirik den lauki batek bizirik dauden 2 bizilagun baino gutxiago baditu hil egiten da, biztanleria faltagatik. Bizirik den lauki batek bizirik dauden 3 bizilagun baino gehiago baditu hil egiten da, gain-populazioagatik. Hilik dagoen lauki batek bizirik dauden 3 bizilagun baditu bizirik egotera pasatzen da, ugalketaz. Jokalariak taularen lehen egoera bakarrik zehazten du, bizirik zein lauki dauden aukeratuz. Hortik aurrera, sistemak bilakaera autonomoa du a