Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2022

Infinituak, edo zenbat zenbaki zenba ditzakegun

Irudia
Zenbat zenbaki daude? Galdera oso arrunta da, baina erantzunak mami handia du eta ez dago erantzun zuzen bakar bat. Infinitu erantzun genezake, baina infinitua oso termino iheskorra da eta tentu handiz ibili behar da bere inguruan. Infinitu mota ezberdinak daude, eta mota bereko infinituen artean ere erlazioak ez dira hasiera batean pentsa genitzakeenak; adibidez, eta haur baten pentsatuko lukeenaren aurka, infinitu gehi bat ez da infinitu baina zenbaki handiagoa. Hasierako galdera nolabait zehaztuz, galde genezake: zenbaki osoak ala zenbaki bikoitiak, zeintzuk daude gehiago? Badirudi zenbaki osoak gehiago daudela. 1etik 10era adibidez, 10 zenbaki oso daude eta 5 bikoiti besterik ez. 1etik 100era 100 zenbaki oso daude eta 50 bikoiti besterik ez. Edozein zenbaki tarte hartuta ere, zenbaki osoak bikoitien kopuru bikoitzean aurki ditzakegu, eta beraz esan genezake zenbaki osoak zenbaki bikoitiak baina bi aldiz gehiago daudela. Baina bada pentsatzeko beste modu bat ere. Zeuk zenbaki oso b