Mezuak

erlatibitatea etiketa duten argitalpenak ikusgai

Inflazioa: Big Bangaren lehen uneak

Irudia
Ezaguna zaigu Big Bangaren teoria eta ondo errotuta dago fisikarien artean, baina unibertsoak baditu ezaugarri batzuk Big Bangak soilik azaldu ezin dituenak. Inflazioaren eredua Big Bangaren lehen uneetan kokatzen da, eta ezaugarri hauetako batzu azaltzeko gai da. Unibertsoaren jatorria azaltzen duen Big Bang teoria nahikoa ondo zehaztuta badago ere, zalantza asko daude bere lehen uneen inguruan. Teoriak dio gure unibertsoa duela gutxi gora behera 14 mila milioi urte zegoen singularitate batetik sortu zela, eta unibertsoa etengabe hedatzen egon dela gaur arte. Big bang teoriaren onarpen orokortua 1964an etorri zen, CMBa delakoaren aurkikuntzarekin. CMB edo Hondoko Mikrouhin-Erradiazioa ( Cosmic Microwave Radiation ingelesez) Lurretik antzeman dezakegun erradiazio elektromagnetikoa da, unibertsoaren mutur-muturretik datorkiguna. Kosmosean urruneko objetuak ikusten ditugunean, orduan eta urrunago begiratu orduan eta gauza zaharragoak ikusten ditugu, argiaren abiadura finitua dela et...

Aldiberekotasunaren erlatibitatea

Irudia
Sartu ote daiteke 5 metroko makil bat 4 metroko etxola batetan? Zaila dirudi, baina erlatibitate bereziaren luzeren uzkurdurak aukera ematen du. Baina honek ondorio oraindik harrigarriagotara garamatza. Aurreko blog sarrera batean ikusi genuen nola abiada biziz mugitzen diren ordularietan denbora motelago pasatzen den. Argiaren abiaduraren konstantzia dela eta, geldirik dagoen pertsona batek mugimenduan dagoen beste batengan honako aldaketak nabarituko ditu: ordulariak motelago dabiltza eta distantziak txikitu egiten dira. Distantzien txikitzea, edo luzeren uzkurdura, aurreko blog sarreran erabili genuen adibidearen oso antzekoekin ikus daiteke. Trigonometria bera erabili behar da, eta ondorioa oso antzekoa da: tren barnean eserlekutik eserlekura metro bat dagoela neurtzen bada, trena martxan dagoela kanpotik distantzia bera neurtzen bada emaitza txikiagoa jasoko da, metro bat baino gutxiagokoa. Baina honek paradoxa txundigarri berri batera garamatza, denboraren dilatazioa edo luzeren...

Bikien paradoxa eta denboraren dilatazioa

Irudia
20 urteko bikiak ditugu: bat etxean geratzen da eta besteak espazioan zehar bidaiatzeari ekiten dio. Etxera itzultzean 40 urte ditu. Etxean geratu denak, berriz, 60. Einsteinen erlatibitate bereziaren ondorioetako bat da, eta bere zergatia ulertzea uste baina errazagoa da. Ikus dezagun! Bikien paradoxak txundigarria dirudien arren, bera ulertzea eta denbora diferentzien jatorria aurkitzea benetan erraza da! Oso oinarrizko bi printzipio, eta trigonometria apur bat besterik ez da behar. Denboraren dilatazioa edo zabalkuntzaren kontzeptua ikusiko dugu, hau baita bikien paradoxaren atzean dagoen arrazoi bakarra. Geldi dagoen pertsonak ikusten du nola mugimenduan dagoen pertsonaren ordularia motelago dabilen, eta honek eragiten du etxean geratu den bikia gehiago zahartzea espazioan zehar ibili dena baino. Batzuk gogoratuko zarete Interstellar filmean nola espaziontzian geratzen den Romilly 23 urte zahartzen den besteak orduerdiko misioa egin bitartean; hau beste efektu bat da, grabita...