Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2022

Zizarezuloaren afera: zer gertatu da

Irudia
"Zizare-zulo bat sortu dute ordenagailu kuantiko bat erabiliz." Izenburu hori zuen albisteak bere berri eman zuen Quanta aldizkarian. Fisika teorikoaren zutarriak dardarka jarri zitzakeen halako izenburudun ikerketa batek, baina behin dardarizoa pasata, guztia ezerezean geratu da. Sekulako oihartzuna izan bazuen ere, fisikariak ados jartzen ari dira esperimentu arrunt bat gehiago besterik ez zela izan esatean. Zer gertatu zen, zergatik horrelako oihartzuna? Duela bi aste Nature aldizkarian argitaratu zuten: Googlen ordenagailu kuantiko batean zizare-zulo bat sortu zuten. Gure txio harian azaltzen saiatu ginen zer argitaratu zen. Motzean esanda, korapilatze kuantikoa erabiliz sistema kuantiko konkretu bat sortu zuten, eta AdS/CFT delako korrespondentziaren arabera, sistema kuantiko hori matematikoki zizare-zulo sinplifikatu baten parekidea da. Berriak sekulako oihartzuna izan zuen. Quanta aldizkari zientifikoa izan zen xehetasun gehien eman zituena, albistearen inguruko pri