Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2023

Eba mitokondriala: gizaki guztion amona

Irudia
Gizaki guztiok, gure zuhaitz genealogikoa amen adarretatik jarraituz, emakumezko arbaso berbera dugu, denon birramona deitu ahal geniokeena. Azken ikerketen arabera, Eba mitokondriala deituriko hau duela 155.000 urte inguru bizi izan zen, Afrikan seguru aski. Eba mitokondriala gaur egungo gizaki guztien arbasoa da, zuhaitz genealogikoa emakumeen adarretatik bakarrik jarraituz. Zuhaitza atzeraka jarraituz, amaren amaren, bere amaren, eta abarren arrastoari segiz, iritsiko da belaunaldi bat non gizaki guztiok emakume berera iritsiko garen: gu denon birramona, Eba mitokondriala. Honek ez du esan nahi Eba mitokondriala garai hartako emakume bakarra zenik; beste milaka emakume egongo ziren eta euren seme-alabak izango zituzten, baina beste haietako inoren oinordekoak ez dira gaur arte alabaz alaba iritsi, tartean gizonezko oinordekorik izan gabe. Ez du esan nahi ere bakoitzaren arbaso emakumezko bakarra denik; bi amona eta lau birramona ditugun bezala, duela 155.000 urteri dagokion bela