Mekanika kuantikoaren ziurgabetasun printzipioa
Heisenbergen ziurgabetasun printzipioak dio objektu baten propietate fisiko bikote batzurentzat, ezinezkoa dela biak une berean zehaztasun osoz neurtzea. Fisika kuantikoaren muin-muinean dagoen printzipioa da, eta edonork ulertzeko moduan azaltzen saiatuko gara. Fisika kuantikoak, izenarekin bakarrik, beldurra ematen du. Fisikan aditua ez den edonorentzat magia beltzaren pareko da, eta zientzia fikziozko telesail eta filmetan ( Devs edo Coherence gomendagarrietan adibidez) erakusten zaiona da gehienentzat fisika kuantikoarekin duten kontaktu bakarra. Dena den, ondo azalduz gero ez da dirudien bezain zaila, eta horretan saiatuko gara blog honetan, beste gauza askoren artean. Bere zailtasunaren arrazoi handiena gure intuizioaren aurkako portaerak deskribatzen dituela da, eta gure eguneroko esperientzian oinarrituta sinestezinak egiten zaizkigun efektuak esplika ditzakeela. Adibidez, fisika kuantikoaren arabera mahai gainean dagoen liburuak bat batean mahaia zeharkatu dezake eta lur
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Sartu hemen zure iruzkina