Mezuak

kuantika etiketa duten argitalpenak ikusgai

Zizarezuloaren afera: zer gertatu da

Irudia
"Zizare-zulo bat sortu dute ordenagailu kuantiko bat erabiliz." Izenburu hori zuen albisteak bere berri eman zuen Quanta aldizkarian. Fisika teorikoaren zutarriak dardarka jarri zitzakeen halako izenburudun ikerketa batek, baina behin dardarizoa pasata, guztia ezerezean geratu da. Sekulako oihartzuna izan bazuen ere, fisikariak ados jartzen ari dira esperimentu arrunt bat gehiago besterik ez zela izan esatean. Zer gertatu zen, zergatik horrelako oihartzuna? Duela bi aste Nature aldizkarian argitaratu zuten: Googlen ordenagailu kuantiko batean zizare-zulo bat sortu zuten. Gure txio harian azaltzen saiatu ginen zer argitaratu zen. Motzean esanda, korapilatze kuantikoa erabiliz sistema kuantiko konkretu bat sortu zuten, eta AdS/CFT delako korrespondentziaren arabera, sistema kuantiko hori matematikoki zizare-zulo sinplifikatu baten parekidea da. Berriak sekulako oihartzuna izan zuen. Quanta aldizkari zientifikoa izan zen xehetasun gehien eman zituena, albistearen inguruko pri...

Inflazioa: Big Bangaren lehen uneak

Irudia
Ezaguna zaigu Big Bangaren teoria eta ondo errotuta dago fisikarien artean, baina unibertsoak baditu ezaugarri batzuk Big Bangak soilik azaldu ezin dituenak. Inflazioaren eredua Big Bangaren lehen uneetan kokatzen da, eta ezaugarri hauetako batzu azaltzeko gai da. Unibertsoaren jatorria azaltzen duen Big Bang teoria nahikoa ondo zehaztuta badago ere, zalantza asko daude bere lehen uneen inguruan. Teoriak dio gure unibertsoa duela gutxi gora behera 14 mila milioi urte zegoen singularitate batetik sortu zela, eta unibertsoa etengabe hedatzen egon dela gaur arte. Big bang teoriaren onarpen orokortua 1964an etorri zen, CMBa delakoaren aurkikuntzarekin. CMB edo Hondoko Mikrouhin-Erradiazioa ( Cosmic Microwave Radiation ingelesez) Lurretik antzeman dezakegun erradiazio elektromagnetikoa da, unibertsoaren mutur-muturretik datorkiguna. Kosmosean urruneko objetuak ikusten ditugunean, orduan eta urrunago begiratu orduan eta gauza zaharragoak ikusten ditugu, argiaren abiadura finitua dela et...

Bell Teorema - errealitatearen benetazko izaera

Irudia
Bell teoremak errealitate fisikoaren izaera nolakoa den neurtzeko aukera ematen du, funts funtsean ea mekanika kuantikoaren legepean dagoen edo determinismoaren eta mekanika klasikoaren erreinuan mugitzen den erabakitzekoa. XX mendearen lehen hiru hamarkadak amaitzerako mekanika kuantikoa erabat zehaztua zegoen teorikoki eta matematikoki, eta fisikari gehienek sortutako bi adar berriri ekin zieten: mekanika kuantikotik haratago zegoen eremu-teoria kuantikoari, eta fisika kuantikoaren aplikazioei (hala nola fisika atomikoa edo nuklearra). Mekanika kuantikoaren esanahia zein zen, eta nola aldatzen zuen errealitaten inguruan dugun pertzepzioa, dena den, airean zegoen. Einstein gogor saiatu zen mekanika kuantikoaren ondorio filosofikoei aurre egiten, EPR paradoxa izanik saiakuntza horien artean indartsuenetarikoa. Fisika klasikoko determinismoa alde batera uztea galera handia zen, eta gure pertzepzioan jauzi oso handia zen ziurgabetasun printzipioa bezalako ideiak barneratzea. Beste ald...

Elkartze kuantikoa eta EPR paradoxa

Irudia
  Asko hitz egin izan da elkartze kuantikoaren inguruan, batez ere EPR paradoxaren baitan. Nahiz eta elkartze kuantikoak fisika klasikoan parekorik ez izan, EPR paradoxan duen eragina ez da dirudien bezain misteriotsua. Hemen elkartze kuantikoa azaltzen saiatuko gara, eta EPR paradoxa zer den eta elkartzeak nola eragiten duen ere azalduko dugu. Elkartze kuantikoa ( entrelazamiento cuántico gazteleraz, quantum entanglement ingelesez), fisika klasikoan parekorik ez duen fenomenoa da. Bi sistema ezberdinen egoera kuantikoak elkarrekin nahastuta daude, eta ezin da sistema bakar baten egoera aztertu bestearenean eraginik izan gabe. Bai sistema bat eta bai bestea gainezarpen kuantikoan daude, eta bi gainezarpenak elkarren artean nahastuta daude. Beherago aztertuko dugu matematikoki, Dirac notazioa erabiliz, nola adierazten den egoera hau. Elkartze kuantikoaren ondorio nagusia da sistema batean neurketa bat egiten bada, beste sistemaren egoeran ere eragina duela. Hau da, sistema bat g...