Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2021

Nortonen domoa eta mekanika klasikoaren determinismoa

Irudia
Mekanika klasikoa beti hartu izan da deterministatzat. Haserako baldintzak jakinda, sistemaren eboluzioa ziurtasun osoz jakin zenezake. Hala ez? Hona hemen sistema bat uste hau kolokan jarri zuena lehen mailako fisikarien artean ere. Ahaztu Einsteinen erlatibitatearen teoria, ahaztu fisika kuantikoa, ahaztu argia, elektrizitatea eta elektromagnetismoa, ahaztu hidrodinamika eta gasak. Geratzen dena mekanika klasikoa edo newtondarra da, Newtonen hiru legeak eta grabitazio newtondarra, eguneroko esperientziak: sagarra zuhaitzetik erortzen, plano inklinatuak, zaldiak gurdiei tiraka, malgukiak eta penduluak, ibilbide parabolikoak, Lurraren orbita. Hau da fisikarien paradisua: indarrak eta azelerazioak, masak eta bultzadak; ez dago erlatibitatearen paradoxarik, ez eta mekanika kuantikoaren matematika abstrakturik ere. Baina noizean behin sortzen da ideia berriren bat, mekanika klasikoa bera ere kolokan jartzen duena.   Hemen dakarkizuegun hau John Norton filosofari australiarrak proposatu